Gure filosofia

Ekologia

Km0 produktuak

Produktuen kalitatea

Ekologia

Gure ingurumenarekiko errespetua gure ardatz nagusietakoa da. Urtero saiatzen gara aurrera-pausuak ematen.

  • Gure sagastiak produkzio ekologiko bidez daramatzagu 2016. urtetik. Honekin batera, gure sagardoa egiteko prozesuan, sagar moten aukeraketa konkretuak erabiliz eta sagarren heldutasun mailak kontrolatuz, sagardoa produktu kimikorik erabili gabe mantentzeko lanetan dihardugu.
  • Sagastietan erlauntza batzuk instalatu genituen, gaur egun erleek dituzten erreprodukzio arazoak gailendu ahal izateko. Ezinbesteko sinbiosia da guretzat eta erleen munduak txunditu egin gintuen ezagutzen hasi ginen lehen minututik. Guregana etortzen direnei erleekiko dugun maitasuna transmititzen saiatzen gara.
  • Jatetxean sortzen diren hondakinen %75a birziklatu egiten dugu. Urtero portzentaia gehiagotzen saiatzen gara.

Km0 produktuak

Gure sagardoarekin hasi eta jatetxeko produktu gehienak bertakoak dira. Baratzean sortzen ditugu barazki gehienak, eta beste produktuak erosterakoan inguruko ekoizleak aukeratzea da lehenengo aukera.

Jatetxean zerbitzatzen dugun ura gure txorrotakoa da. Zarautzen pribilegiatuak gara eta ur kalitate oso ona daukagu. Horrez gain, “Agua Km0” enpresarekin lan egiten dugu eta filtro makina bat instalatu genuen konposatu organikoak eta karea kentzeko txorrotako ur honi. Jangelan momentuan filtratzen da ura eta berrerabilgarriak diren botiletan zerbitzatzen dugu.

Produktuen kalitatea

Gure hornitzaileei bi gauza eskatzen diegu:

  • duten kalitaterik onena ekartzeko
  • konstanteak izateko
  • elikagaien segurtasuna bermatzeko uneoro
× Hitz egin gurekin / ¡Cuéntanos!