Gu

Zarauzko Arregui familia gara eta bi hamarkada baina gehiago daramagu sagardoa ekoizten eta gure jatetxean produkturik onenak eskeintzen.

Gure ibilbidea hasi genuenetik hona, kartako eskaintza zabaltzen joan gara. Euskal sukaldaritza, sagardotegiko menua eta ikatz-parrila dira gure espezialitateak.

Hori guztia ingurune paregabean.

Baratza koxkor bat ere lantzen dugu, garaiko produktuak eta barazkirik freskoenak eskeintzeko aukera izanik.

Ilar-txikiak, gure entsaladak hornitzeko darabilzkigun letxuga mota ezberdinak, tomateak zein pipermin eta piper-morroiak dira besteak beste gure baratzean eta jatetxean izarrak.

× Hitz egin gurekin / ¡Cuéntanos!