
Edabe gure sagardoarekin egiten dugun bermuta da.
%80 sagardo eta %20 ardo zuria oinarritzat hartuz, azukrea eta alkohol etilikoa gehituz egindako edari mistikoa.
Senda-belar ezberdinak gehituz bermut zaporea lortzen dugu karakter berezi batekin.
Gozo-gazi-garratz hirukotea orekan mantentzen dira gure edabe honetan, aroma garbi, konplexu eta interesgarria lortu dugu. Armonia kopa batean.