Nola Iritsi

Gure jatetxera iristeko ohiko bidea itxita dago industrialdeko obrak direla eta. Beraz, honako jarraibideei egin kasu:

  1. Orokieta Herri eskola eta suhiltzaileen artean dagoen biribilgunera iritsi.
  2. Eroski-tik bazatoz (Araba kalea) jo zazu eskuinerantz biribilgunean, eta suhiltzaileen aurretik pasa berri bazara (Maria Etxetxiki kalea) ezkerrerantz.
  3. Buztinzuri kalera iritsi behar duzu. Ibaia pasa bezain laister jo eskuinera, autopistaren azpitik pasatzeko.
  4. Buztinzuri industrialdea inguratu eta eskuinerantz jo.
  5. Aitze auzoa adierazten duen bide-seinaleari jarraitu.
  6. Aldapa gora igo behar duzu 500m.
  7. Iritxi zara! Orain gozatzera!