Lote berezia

Ba al zenekien Zarautzen eraiki zela Nao Victoria ontzia? Bertako tradizioak hala dela dio, Urtetako baserrietatik lortu omen ziren egurra eta burdina, eta Arizia (Aitze auzoan) baserriko lurretan zegoen ontziolan eraiki zutela. 2022.urtean lehen mundu biraren 500.urteurrena da, gure arbasoek eraiki zuten ontzi batekin lortua!

Istorio hau aditzera emate aldera, 2022an edizio mugatuko sagardo lote berezi bat prestatu dugu eta etiketa ikoniko bat lortzeko diseinu lehiaketa bat egin dugu.

Lote bereziko sagardoa duela 500 urte itsasontzietan eramaten zituzten sagardo botilen antzera egitea erabaki dugu. Inolako eskuhartzerik gabeko produktu batean, sagar mota ezberdinen arteko nahasketak ematen dio garraztasun berezia. Kolore naranja, usain garbia eta garraztasun puntu interesagarria du. Ilberan botilaratuta, lehengo usadioak jarraituz, 1350 botilen momentu ederrena iristekotan dago.

Urteta

Xabi Ilarregi da marrazketa honen egilea eta gure diseinu leihaketako irabazlea. Berarekin izan gara saria emateko eta, nola ez, bere marrazketaren inguruan solasaldi bat izan dugu.

Eskuz egindako marrazki honen jatorria eta bere dokumentazio prozesua azaldu dizkigu, nola bera Irundarra izanik, Zarauzko Urteta auzoan ontzi honen eraikuntza kokatzen zuen etab. Egunkarian ikusitako argazki batek eman zion kokapenaren ideia. Eraikuntza Aitze auzoko Arizia ontziolan egin zela dioten arren, Urteta auzoak garrantzia handia du prozesu honetan. Bertako Elizmendi baserria izan baitzen historiak kontatzen digun bezala, egurra lortzearen arduradun. Hortaz aparte, Urtetako San Sebastian Ermitan sinatu ziren ontziaren entrega dokumentuak, 1515ko maiatzaren 24an. Bertan, Mateo de Legarza notarioaren aurrean, Lope de Irure jauna (Elizmendikoa) eta Santorun de Retén (Debako arotza) alde batetik, eta bestetik Andrés Pérez de Indañeta (ontzia eraikitzea agindu zuen Zumaiarra) egon ziren firman.

“El Diario Vasco” egunkarian aurkitu zuen honako argazkia:

Honek eman zion Xabiri kokapena aukeratzeko ideia. Hortik aurrera Nao Victoria ontzia eta ontzioletan nola lan egiten zuten bilatzen hasita ideia guztiak armoniaz lotzeko lanketa egin zuen.

Eta honela gure edizio mugatua izango den sagardo botilen irudi izango da.

Lehen mundu bira egin zuen ontziaren jatorriaz gehiago jakin nahi baduzu hemen duzu Sebas Martijak egindako dokumentu bilketa lana!

Zarauzko Nao Victoria

 

EROSI