Historia

1996. urtean Juan Arreguik sagardoa ekoizteari ekin zion Arizia baserrian. Bere emazte Lourdesen laguntzarekin, euren sagastietako sagarrak biltzen zituzten eta pixkanaka-pixkanaka beharrezko makinaria eskuratzen hasi ziren.

Sagardoa jendeak dastatu ahal zezan, sagardotegi-jatetxea antolatu zuten, eta horrela hasi ziren bazkari eta afariak eskeintzen. Betiko sagardotegiko menua eskeintzen zuten, bakailao tortila, bakailaoa piper berdeekin eta txuleta. Gazta, irasagarra eta intxaurrak ateratzen zituzten postre bezala. Lourdesek egiten zituen kroketatxoak eta entsalada mistoa ere eskeintzen zuten.

Arizia baserria txikia geratzen zela eta sagardoa ekoizteko leku aproposago bat behar zutenez, asmo handiko proiektu batean sartu ziren. Horrela, gaur egungo Arizia Sagardotegi-Jatetxea eraiki zuten eta bertan ikatz parrila eta sukaldaritza zainduagoari ekin zioten.

Seme-alabek, ikasten ziharduten bitartean tarteka laguntzen zuten, baina ikasketak amaitzean famili negozioari heldu eta gaur egun elkarlanean dihardute. Aita Juan, dagoeneko erretiratuta dagoen arren, bertan dabil seme-alabei bidea erakusten.

× Hitz egin gurekin / ¡Cuéntanos!